
Arrasateko Numen black metal taldeak Erre bosgarren diskoa kaleratuko du ekainaren 12an, Les Acteurs de l'Ombre diskoetxearen bidez.
Hustasuna: Oroitzapen galduen putzua da lehen singlea, eta Black Metal Promotion kanalak estreinatu du:
Lan berria pixkanaka borobildu dute. Bateria eta baxua iazko uztailean grabatu zituzten Frantziako B-Blast Records estudioetan eta Arrasateko Hamarratz musikagunean, hurrenez hurren. Oporren bueltan grabatu zituzten gitarrak eta teklatuak Basoa Studios-etan. Ondoren, Hamarratz musikagunera itzuli ziren ahotsa grabatzera. Azkenik, Javi Felezek nahastu eta masterizatu zuen Bartzelonako Moontower Studios-etan.
Azala, berriz, Raoul (View From The Coffin) artistak egin du, eta kantu zerrendarekin batera ikus dezakezue:

01. Kez beteriko zeru penatua
02. Negu itxian Urtarril hotza
03. Errautsen azken arnasa
04. Hustasuna: Oroitzapen galduen putzua
05. Euria infernuko sutan
Numen banda egun musikari hauek osatzen dute: Aritz (ahotsa), Jabo (gitarra), Lander (baxua eta alboka), Eöl (teklatua eta ahotsak) eta Sistre (bateria) —zuzenekoetarako kidea da—.