
Arrasateko Numen black metal bandak Erre (Les Acteurs de l'Ombre) bosgarren diskoa plazaratu du. Bost kantako lan kontzeptuala da: 1610. urtearen Lapurdin gertatu zen sorgin ehizan oinarritu dira. Euskal mitologiaren eta nortasunaren esentzia du.
Plataforma digitaletan eta haien zigiluaren Bandcamp atarian osorik entzun daiteke, eta formatu fisikoan eskuratu daiteke, momentuz, helbide honetan.
Lan berria pixkanaka borobildu dute. Bateria eta baxua iazko uztailean grabatu zituzten Frantziako B-Blast Records estudioetan eta Arrasateko Hamarratz musikagunean, hurrenez hurren. Oporren bueltan grabatu zituzten gitarrak eta teklatuak Basoa Studios-etan. Ondoren, Hamarratz musikagunera itzuli ziren ahotsa grabatzera. Azkenik, Javi Felezek nahastu eta masterizatu zuen Bartzelonako Moontower Studios-etan.
Azala, berriz, Raoul (View From The Coffin) artistak egin du:

01. Kez beteriko zeru penatua
02. Negu itxian urtarril hotza
03. Errautsen azken arnasa
04. Hustasuna - Oroitzapen galduen putzua
05. Euria infernuko sutan
Gaur egun, Numen taldea bost musikari hauek osatzen dute: Aritz (ahotsa), Jabo (gitarra), Lander (baxua eta alboka), Eöl (teklatua eta ahotsak) eta Sistre (bateria) —zuzenekoetarako kidea da—.