2022/03/31

Oneiric Delusion boskoteak "The Pyre" kantua estreinatu du

Bizkaiko Oneiric Delusion heavy/prog metal bandak laster argitaratuko du lehendabiziko diskoa. Aurrerapen moduan, The Pyre abestia estreinatu dute.

Boskoteak honela aurkeztu du abestia: "Gehienok ikusteko gauza ez garen arren, suak egunero-egunero kiskaltzen gaitu pixka bat gehiago. Sua burgesiak gizarte globala mendean hartzearen izaera zital eta aldaezina baita, haren berezko giza harremanen bortizkeria izkutaezina, ekoizpen sistema irrazional bezain suntsigarria eta miseria kudeatzeko baino balio ez duen ustelkeriazko errejimen dekadentea. Sua da mundu zabalean minutuoro etsaiak langile klaseari ezartzen digun errepresioa. Hots, giza langileriaren eskubideen, askatasunen eta duintasunaren gorpua egunero-egunero pixka bat gehiago kiskaltzea, planetaren etorkizuna errausten dabiltzan administrazio kontseilu globalaren bozeramaileek behin eta berriz aurrerapenaren banderarekin estaltzen saiatzen diren arren".

Alex Unamuno (Lion Heart, Krait eta Reborn ohia) abeslariaren proiektu berria da. Gainerako kideak dira Iker, Arkaitz, Iñigo eta Jon. Diskoa Pedro J. Mongerekin grabatu dute Asuako Chromaticity Studios-etan. Azala, berriz, The Blind Gallery-ko Maider Gonzalezek egin du. Jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. Delusions
02. The Pyre
03. Nine
04. Mother Revolution Pt I
05. Mother Revolution Pt II
06. Waiting For Your Chance
07. Humanity

Hurrengo kontzertuak