2026/02/11

Orion Child taldeak gaztelaniara ekarri du azken diskoko abesti bat

Durangoko Orion Child power metal bandak Aesthesis azken laneko Forever abestia berreskuratu eta gaztelaniaz birgrabatu du. Por Siempre izenburuarekin plazaratu dute.

Jose Pardial (Avalanch) abeslariak kolaboratu du, Pedro J. Monge (Vhäldemar) gitarristarekin batera —jatorrizkoan ere parte hartu zuen—. Era berean, aipatzekoa da Oier Calvo Jones gitarrista izandakoaren ahots urratua.

Playthrough edo musikariak elkarrekin abesten zein jotzen agertzen diren bideo batekin estreinatu dute.

Single berria hitz hauekin aurkeztu dute: "Aitaren irudiari eskainitakoa da. Sakrifizioari, min ematen duen haren hutsuneari eta jasotako ondarea ohoratzeko promesari egindako kanta da. Hazteko barne gatazka aztertzen du, bidea markatu zuenaren gida fisikorik gabe, baina bere ahotsa kontzientzian etengabe entzunaz. Galera indar bihurtzen da, eta oroitzapena argi bihurtzen da iluntzean". 

Bizkaitarrek 2024an argitaratu zuten Aesthesis laugarren diskoa. Cursed Onion Studios-etan eta Chromaticity Studios-etan grabatu zuten, eta Pedro J. Monge arduratu zen ekoizpenaz, nahasketaz eta masterizazioaz. 

Hurrengo kontzertuak