2026/04/29

Orion Child taldeak ihesaldia euskaratu du

Durangoko Orion Child power metal bandak Aesthesis azken diskoko beste abesti bat berreskuratu du. Oraingoan, ordea, euskaraz birgrabatzeko.

Runaway kantaren moldaketa da Ihesaldi izenekoa, eta gonbidatu berezi bat dauka: Mikel Bizar (Auritz, Idi Bihotz, Flyin' Freak).

Egia esan, euskaraz gehiago luzitzen dute bizkaitarrek, eta horrelako moldaketa zein abesti propio gehiago egin beharko lituzkete.

Aurretik, azken laneko Forever abestiaren gaztelaniazko bertsioa plazaratu zuten Por Siempre izenburupean. Honek ere bi gonbidatu berezi ditu: Jose Pardial (Avalanch) abeslaria eta Pedro J. Monge (Vhäldemar) gitarrista.

Bizkaitarrek 2024an argitaratu zuten Aesthesis laugarren diskoa. Cursed Onion Studios-etan eta Chromaticity Studios-etan grabatu zuten, eta Pedro J. Monge bera arduratu zen ekoizpenaz, nahasketaz eta masterizazioaz. 

Hurrengo kontzertuak