
Ortots burdin hotsak zigilu independentea 2006. urte hasieran sortu zuen Herriko Burdina webgunearen lantaldeak. Hasieratik, Euskal Herriko heavy metala hauspotzea izan zen helburua. Lehen erreferentzia Herriko Burdina webgunearen Altzairu Goria bilduma izan zen. Ondoren, beste bederatzi argitalpen sustatu zituzten, hamar erreferentziako katalogoa osatzeraino. 2011n eten zen zigiluaren ibilbidea, eta gaur egun Basque Metal Country egitasmoak kudeatzen du aipaturiko katalogoa.
Entzun: