2024/02/21

Ossho taldearen bigarren singlea egokitzapen bat da

Ermuako Ossho hard rock bandak abesti zahar bat egokitu du bigarren single moduan aurkezteko. Zehazki, Aitor Losada gitarristak Sffera taldearekin 2014an kaleratu zuen Desconexión kantaren bertsio berria da, eta horregatik Desconexión 2.0 izenburua jarri diote.

Hain zuzen ere, Losadaren (Apocalyptic, Sffera, Su Ta Gar, Governors) abentura berria da Ossho banda. Orain arte bi abesti estreinatu dituzte –Lluvia izan zen estreinakoa–, eta hirugarren bat grabatzen ari dira.

Gerora, El Círculo de la Vida iraupen luzeko diskoa osatzeko gainerako kantak grabatuko dituzte. Bestalde, taula gainera igoko dira laster. Apirilaren 27an Ermuako Lobianon ariko dira, eta maiatzaren 11n Vertigo Rock jaialdian.

Lau musikari hauek osatzen dute Ossho: Aitor (gitarra eta ahotsa), Fernan (baxua eta koroak), Unai (gitarra) eta Manuel (bateria).

Hurrengo kontzertuak