2024/03/07

Our Natural Killer bandak diskoari izena ematen dion kanta estreinatu du

Uribe Kostako Our Natural Killer metalcore/hardcore taldeak laster kaleratuko du Something Left To Believe In lehendabiziko diskoa. Izenburu bera duen kanta estreinatu dute bideoklip batekin.

David Marin gitarra jotzailearen etxean grabatu dute lana, eta Marin bera arduratu da azaleko diseinuaz. Jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera:

01. Let the Light In
02. Carry the Weight
03. Daggers
04. Escapist
05. Mire Deep
06. Venus
07. The Part of You That Stays With Me
08. Wither
09. Dead Artist
10. Something Left To Believe In
11. Midnight Run
12. Satori

Hamabi kantetatik bost aurreratu dituzte. Hauek dira beste lauak:

Our Natural Killer - Midnight Run

Our Natural Killer - Escapist

Our Natural Killer - Venus

Our Natural Killer - Dead Artist

Our Natural Killer (ONK gisa ere ezaguna) 2019an sortu zen, eta aldaketa hainbaten ondoren, boskote honek osatzen du egun: Aitor Querejeta (ahotsa), Hasier Iglesias (gitarra), David Marin (gitarra eta ahotsak), Iñigo Tellaetxe (baxua) eta Ander Gonzalez (bateria). 2020an Heal My Wounds lan laburra izango zenaren aurreneko abestiak kaleratu zituzten, baina pandemiaren eraginez, sortze prozesua atzeratzea erabaki zuten iraupen luzeko lan batean murgiltzeko. Horren emaitza izango da Something Left To Believe In diskoa.

Hurrengo kontzertuak