Uribe Kostako Our Natural Killer metalcore/hardcore taldea Something Left To Believe In lehen diskoaren abestiak banan-banan erakusten ari da.
Oraingoan, Satori kanta aurkeztu dute Guillermo Salazarrek zuzenduriko bideokliparekin:
David Marin gitarra jotzailearen etxean grabatu dute lana, eta Marin bera arduratu da azaleko diseinuaz. Jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera:
01. Let the Light In
02. Carry the Weight
03. Daggers
04. Escapist
05. Mire Deep
06. Venus
07. The Part of You That Stays With Me
08. Wither
09. Dead Artist
10. Something Left To Believe In
11. Midnight Run
12. Satori
Hamabi abestietatik erdiak dagoeneko entzungai jarri dituzte:
Our Natural Killer - Something Left To Believe In
Our Natural Killer - Midnight Run
Our Natural Killer - Escapist
Our Natural Killer - Venus
Our Natural Killer - Dead Artist
Our Natural Killer (ONK gisa ere ezaguna) 2019an sortu zen, eta aldaketa hainbaten ondoren, boskote honek osatzen du egun: Aitor Querejeta (ahotsa), Hasier Iglesias (gitarra), David Marin (gitarra eta ahotsak), Iñigo Tellaetxe (baxua) eta Ander Gonzalez (bateria). 2020an Heal My Wounds lan laburra izango zenaren aurreneko abestiak kaleratu zituzten, baina pandemiaren eraginez, sortze prozesua atzeratzea erabaki zuten iraupen luzeko lan batean murgiltzeko. Horren emaitza izango da Something Left To Believe In diskoa.