
Gipuzkoako Oxida death'n'roll bandak urriaren 8an sareratuko du Absolución estreinako diskoa. Fisikoki, berriz, urriaren eta azaroaren artean kaleratuko dute binilo formatuan, lau zigiluren elkarlanaren bidez: Ruido y Pasión, Hecatombe, Muerte Matar eta Lvcifer.
Hamaika abestikoa izango da. Musika tresna guztiak Bergarako Auryn Studios-etan grabatu zituzten Tristan Iñiguezen aginduetara. Ahotsak, berriz, Ebola Room estuidoan, Igor Sanchezekin. Azkenik, nahasketa eta masterizazioa Jose Fernando Tercerok egin ditu (JFT Producciones). Diseinuari dagokionez, Robert H arduratu da azalaz.

01. Odio
02. Discordia
03. Vacío
04. Rojo
05. Oculto
06. Sombra
07. Exhalación
08. Ocaso
09. Irreflexivo
10. Declive
11. Espiral
Bi dira aurreratu dituzten kantak:
Oxida - Espiral (hitzen bideoa)
Oxida - Ocaso (bideoklipa)