
Gipuzkoako Oxida death'n'roll bandak Absolución iraupen luzeko lehen diskoa formatu digitalean argitaratu du. Boskote moduan aurkeztuko dute zuzenean. Izan ere, bi kide berri dituzte: Aritz Mendicute (gitarra) eta Imanol Perez (baxua).
Beste hiruak dira Urko Ventureira (ahotsa), Julen Albizu (gitarra) eta Xabier Etxeberria (bateria). Besteak beste, Elbereth, Anker, Velka eta Xuar taldeetan ibilitakoak dira.
Hamaika abestiko lan berria beraien Bandcamp atarian entzun dezakezue:
Hamabi hazbeteko binilo formatuan ere plazaratuko dute, urriaren eta azaroaren artean, Ruido y Pasión, Hecatombe, Muerte Matar eta Lvcifer zigiluen babesarekin.
Musika tresna guztiak Bergarako Auryn Studios-etan grabatu zituzten Tristan Iñiguezen aginduetara. Ahotsak, berriz, Ebola Room estuidoan, Igor Sanchezekin. Azkenik, nahasketa eta masterizazioa Jose Fernando Tercerok egin ditu (JFT Producciones). Diseinuari dagokionez, Robert H arduratu da azalaz.
Ocaso kantaren bideoklipa jarraian ikus dezakezue: