2026/05/17

Oxida taldeak 'Espiral' bigarren singlea aurreratu du

Gipuzkoako Oxida death'n'roll bandak Absolución estreinako diskoaren bigarren singlea estreinatu du: Espiral. Letren bideo batekin aurkeztu dute:

Musika tresna guztiak Bergarako Auryn Studios-etan grabatu zituzten Tristan Iñiguezen aginduetara. Ahotsak, berriz, Ebola Room estuidoan, Igor Sanchezekin. Azkenik, nahasketa eta masterizazioa Jose Fernando Tercerok egin ditu (JFT Producciones).

Ocaso lehen singlea otsailean kaleratu zuten, Iñiguezek eta David Zabalak elkarlanean egindako bideoklip batekin:

Taldeak laster zenbait aldaketa iragarriko ditu.

Hurrengo kontzertuak