
Iruñeko Oxido heavy metal bandak bi lan labur plazaratzea aurreikusi du. Horien inguruko xehetasun askorik eman ez badute ere, bi dira aurreratu dituzten abestiak.
Dos monedas singlea da bigarrena, plataforma digitaletan entzungai jarri dutena.
Kanta berriak Iruñeko Estudios K-n grabatu dituzte Alberto Porresekin. Beste aurrerapena Artificial izenekoa da, duela aste batzuk aurkeztu zutena.
Oxido taldea bost musikari hauek osatzen dute: Iñigo de Miguel (ahotsa), Xabi Baron (gitarra), Feli Jimenez (gitarra), Fermin Lanzas (baxua) eta Juanma Caballero (bateria).