2026/02/21

Pandemoldium taldeak 'Kriminal drojas' ereserkia filmatu du

Oreretako Pandemoldium groove metal bandak haien "eromena" ondoen jasotzen duen abestiaren bideoklipa estreinatu du. Horren esplizitua da, Youtuben soilik ikus daitekeela. Hauxe duzue, Kriminal drojas.

Bideoklipa Julen Cendoya (Sput Productions) abeslariak zuzendu du Juak Iglesias bateria jotzailearen laguntzarekin. Aldiz, Oscar Garcia (Lukitas Production) gitarrista arduratu da grabazioaz.

Kantak El Capo izenekoaren egunerokotasuna kontatzen du. "Gizon ona, eragingarria eta ahaltsua, bere inperioa kalitate handiko produktu bati esker eraiki duena", azaldu dutenez.

Kriminal drojas boskotearen lehen diskoaren bigarren singlea da. Lehena, berriz, Agobiado izan zen, eta letren bideo batekin aurkeztu zuten.

Pandemoldium bost musikari hauek osatzen dute: Julen Cendoya (ahotsa), Oscar Garcia (gitarra), Gabi Hernandez (gitarra), Diego Masa (baxua) eta Juak Iglesias (bateria).

Hurrengo kontzertuak