2022/01/06

Pestilength bikoteak "Basom Gryphos" lan berria martxoan kaleratuko du

Bizkaiko Pestilength black/death/doom metal bikoteak martxoaren 7an plazaratuko du Basom Gryphos bigarren diskoa. Greziako Nuclear Winter Records zigiluak CD eta binilo formatuan argitaratuko du Sentien Ruin zigiluarekin batera. Kasete formatuaz, berriz, Goat Throne zigilua arduratuko da. Freya eta Eclectic Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu zuten.

Hona hemen, Namurian Visions artistak egindako azala eta abesti zerrenda:

01. Tamm
02. Engtlant Suhb
03. Phorme
04. Thelegm
05. Tephra Codex    
06. Exertion
07. Chrome
08. Vexed

Aurrerapena, berriz, jarraian duzue entzungai:

Bi kidek osatzen dute taldea: M (gitarra, baxua eta ahotsa) eta N (bateria eta perkusioa).

Hurrengo kontzertuak