2026/05/22

Pi L.T. bandak 'Animalia otzanak' pieza berria kraskatu du

Mungiako Pi L.T. taldeak garai berria bizi du, batez ere, kontzertuak emanez. Sortzeko grinari ere eutsi diote, eta horren emaitza da Animalia otzanak abesti berria. Bilboko Koba estudioetan grabatu zuten, Xanpe taldekidearen aginduetara.

Bi hamarkada luzeko isilunearen ondoren, bizkaitarrak 2024an bueltatu ziren, eta Balak airean (Balaunka) lan laburra kaleratu zuten. Agerian geraru zen haien izaera alternatiboa indartzeko bueltatu zirela, rockaren bidetik, iraganeko metal distortsioak apalduta.

Sei kantako lana beraien Bandcamp atarian eta plataforma digitaletan entzun dezakezue:

Bizkaiko taldea 2004an banandu zen Game Over bosgarren diskoa kaleratuta. Aldiz, 2017an elkartu ziren kontzertu batzuk emateko. Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute Pi L.T. banda: Rafa Rueda (ahotsa eta gitarra), Aitor Abio (teklatuak eta sintetizadoreak), David Gonzalez (baxua) eta Jose Manuel Sampedro Xanpe (bateria).

Hurrengo kontzertuak