
Gasteizko Rass reggae/rap metal taldeak Nadie abesti esanguratsua aurkeztu du. Izan ere, hauteskundeetan ez bozkatzea aldarrikatu dute. Musikalki, berriz, oso ondo islatzen du haien proposamena.
Jon Goikoetxeak (Bideolan) egindako hitzen bideo batekin estreinatu dute:
JR Producciones arduratu da grabazioaz, nahasketaz eta masterizazioaz. Duela ia urtebete plazaratu zuten Rass in the Gap abestia ere modu berean grabatu zuten. Bideoklipa, berriz, Andrew Garciak egin zuen.
Bestalde, Rass bandak taldekide berri bati ongietorria egin zion maiatzean. Jon Moreno (Sixmika) arduratuko da baxua jotzeaz.