2022/01/30

Rass: "Conhura" da estreinako diskoa

Gasteizko Rass reggae/rap metal bandak Conhura lehendabiziko diskoa aurkeztu du. Iaz nahastu eta masterizatu zuten Chromaticity Studios-etan, eta uda partean igo zuten plataforma digital batzuetara. Dena dela, seikoteak ofizialki orain iragarri du argitalpena.

Zazpi abesti ditu estreinakoak eta estilo asko nahasten dituztela adierazi dute: rocka, metala, rapa, reggaea eta punka. Segismundo Toxicomano taldeko Placik kolaboratu du kantuetako batean.

01. Ajuste de Cuentas
02. Punk Argentino
03. Perros y Gatos
04. The Party Goes On
05. Vértigo
06. Ansiedad
07. Boikot Boy

Abesti guztiak entzungai daude Spotify eta Youtube plataformetan. Horietako bat da ondorengoa:

Hurrengo kontzertuak