
Donostiako Rejected bandak azaroaren 20an plazaratuko du Bring the violence lehendabiziko lan laburra. Hardcorea, metala eta crossoverra uztartzen ditu boskote hasiberriak.
Aurrerapen moduan, lanaren izenburu bera duen kanta estreinatu dute. Jarraian ikus dezakezue Ehun Txori S.L.-k ekoizturiko eta Marina Palaciok zuzenduriko bideoklipa.
Lana Haritz Harreguyren Usurbilgo estudioan grabatu dute, eta Jon Badik (North Waves Sound) masterizatu du.
Taldea bost musikari hauek osatzen dute: Ander Brocal (ahotsa), Harkaitz Erauntzetamurgil (gitarra), Angel Calle (gitarra), Brais Gordo (baxua) eta Alain Mendia (bateria).
Azaroaren 20an bertan Donostiako Dabadaba aretoan aurkeztuko dute lehen lana, The Capaces talde ezagunarekin batera.