2024/03/29

Rise To Fall taldeak 'Fire Haze' abestia munduratu du

Sopelako Rise To Fall melodic death metal bandak The Fifth Dimension azken diskoa suspertu du. Japoniako edizioan sartu zuten bonus abestia munduratu dute: Fire Haze.

Boskoteak honela aurkeztu du kanta: "Intro instrumental oso melodikoa duen abestia da, lelo gogoangarria du, baita indarra eta sentimendua nahasten dituzten pasarteak ere. Break eta abestiaren soloa oso melodikoak eta kementsuak dira, zalantzarik gabe denbora luzean burutik kendu ezin izango duzun abestia da, harmonia nahasketa horrek maila berri batera darama!".

Rise To Fallek iazko ekainaren 9an plazaratu zuen The Fifth Dimension (Noble Demon) bosgarren diskoa. Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten Pedro J. Mongerekin.

01. Rising Sun
02. Hierophant
03. Intruder
04. Test Of Time
05. Empty Ward
06. Infinite Crossroad
07. What Lies Beneath
08. Heroes
09. The Great Chain
10. Beam Of Light
11. Black Ocean

Azken lanari ikusgarritasuna emateko hiru bideoklip aurkeztu zituzten:

Rise To Fall - Heroes

Rise To Fall - Hierophant

Rise To Fall - Intruder

Hurrengo kontzertuak