
Bizkaiko Robert Rodrigo gitarristak irailaren 4an argitaratuko du Shake the hard way lan labur berria. Hard rocka oinarri duten bost abestikoa izango da, eta horietako bi aurreratu ditu.
Take me hard instrumentala da bigarren singlea, groove, funk eta rock gogorra uztartzen dituena. Rodrigok Miguel Manjon baxu jotzailea eta Ander Pena bateria jotzailea ditu alboan.
Bilbo oso presente duen bideoklip batekin estreinatu du. Batez ere, hiriaren ikuspegi zabala erakusten duen teilatu batean jotzen agertzen direlako, eta rock gogorraren zaleek estimatzen duten taberna bat ageri delako.
Lan berriaren azala eta kanta zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. Take me hard
02. Shake
03. Glow
04. Primitive
05. The way
Iazko abenduan, Kylie Minogue artistaren Glow abestiaren moldaketa aurkeztu zuen, bideoklip batekin.