
Bizkaiko Ezkerraldeko Ruta 8 hard rock taldeak En extinción lehen diskoa kaleratu du Demons Records zigiluarekin. Aurreko bi lan laburren ildoari jarraipena eman dio boskoteak.
Zortzi abestiko diskoa Sestaoko Polo Sur estudioan grabatu dute Dani Vicente soinu teknikariarekin. Emaitza osorik entzun dezakezue jarraian, eta plataforma digitaletan:
"Nostalgiaren, errealitate sozialaren eta izu klasikoaren arteko bidaia da. Bidaia lirikoak hiru ardatz nagusi ditu: gaztaroko oroitzapen eta bizipen gogotsuenak; kritika eta egungo errealitate sozialarekiko lotura; eta taldeak beldurrezko zinemaren klasiko handiak omentzeko duen zigilu bereizgarria, bere erara. Nabarmentzekoak dira kanten hitz sakonak", adierazi du zigiluak.
Ruta 8 banda musikari hauek osatzen dute: Roberto Esteban (ahotsa), Mario Revilla (gitarra), Alberto Fernandez Fefu (gitarra), Gonzalo Fernandez Txalo (baxua) eta Jon Mikel de las Heras (bateria).