2022/02/01

Samarithan bandaren lehen diskoa "Tales of Doom" izango da

Barakaldoko Samarithan doom metal taldeak laster kaleratuko du Tales of Doom estreinako diskoa. Bideo labur bat sareratu dute, aurrerapen gisa. Azalaren zati bat ikus daitekeela adierazi dute.

Lanaren abesti zerrenda ere iragarri dute: The Gates of Samaria, Valley of Pain, Saturnus, Methuselah, Fuga Mundi, The Triumph of Death, Cerveru´s Lair eta Across the Moors of Damnation.

Horietako batzuk dagoeneko entzungai jarri zituzten:

Samarithan - Across the Moors of Damnation

Samarithan - Saturnus

Samarithan - Fuga Mundi

Samarithan Guillermo (The Name), Alberto eta Carlos Fernandez anaien proiektua da, eta doom doinuak jorratzeko elkartu ziren. Candlemass, Solitude Aeternus, Memento Mori eta Paradise Lost dira beraien erreferenteak.

Hurrengo kontzertuak