Bizkaiko Sanngre thrashcore/hardcore punk taldeak uztailaren 10ean plazaratuko du Thrash Core Punk Hard Brutality lan berria. Aldaketa askoren osteko lehen emaitza izango da.
Egun gutxi barru osorik entzungai jarriko duten arren, abesti bat aurreratu dute, euskarazko lehendabizikoa: Hil edo hil. Bideoklipa jarraian ikus dezakezue.
Diskoaren azala, berriz, jarraian ikus dezakezue:

Beraien ibilbideko laugarren iraupen luzekoa izango da, Sanngre (2019), Soltad al Dóberman (2021) eta Soltad al Dóberman 2.0 (2025) argitaratu ondoren.