2026/08/28

Satirah boskoteak 'Wrath' aurkeztu du, maketako bigarren pieza

Bilboko Satirah muturreko metal banda gaztea gogotsu dago estreinako maketa kaleratzeko. Beraien kabuz grabatu dute, eta abestiak pixkanaka estreinatzen ari dira.

Wrath izenekoa da bigarrena, bideoklip deigarri batekin aurkeztu dutena.

Aldiz, Don't take it izan zen sareratu zuten aurreneko pieza, boskotearen "soinu primitiboa" islatzen duena. 

2024ko urrian elkartu ziren punk, thrash eta death metal estiloak lantzeko. Gaur egun, ordea, thrash metala jorratzen dutela diote. Hitzei ere garrantzia berezia ematen dietela aitortu dute: "Benetako barne indarkeria dute ardatz, eta soinu gordinarekin islatzen ditugu. Horregatik, ez dugu perfekzioa bilatzen, intentsitateak teknikaren garrantzia bera duelako". 

Satirah bost gaztek osatzen dute: Galder Galindo (abeslaria), Iker Bodo (baxua), Jon Reyes (ahotsa eta gitarra), Mario Gohner (gitarra) eta Ibai Goienetxea (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak