2026/07/10

Satirah taldeak lehen abesti "primitiboa" entzungai jarri du

Bilboko Satirah banda gazteak aurreneko maketa kaleratzeko asmoa du, hainbat kontzertu eman ondoren. Don't take it da sareratu berri duten lehendabiziko abesti propioa. Taldearen "soinu primitiboa" islatzen duela diote.

Beraien kabuz grabatu dute kanta, eta azala Belisart artistak egin du. Jarraian entzun dezakezue:

2024ko urrian elkartu ziren punk, thrash eta death metal estiloak lantzeko. Gaur egun, ordea, thrash metala jorratzen dutela diote. Hitzei ere garrantzia berezia ematen dietela aitortu dute: "Benetako barne indarkeria dute ardatz, eta soinu gordinarekin islatzen ditugu. Horregatik, ez dugu perfekzioa bilatzen, intentsitateak teknikaren garrantzia bera duelako". 

Satirah bost gaztek osatzen dute: Galder Galindo (abeslaria), Iker Bodo (baxua), Jon Reyes (ahotsa eta gitarra), Mario Gohner (gitarra) eta Ibai Goienetxea (bateria).

Hurrengo kontzertuak