
Bizkaiko Sinmas thrashcore/crossover bandak 25 urtez jorraturiko doinuen nahasketa islatuko du Metal Verso lan berrian. Laukotearen ibilbide luzeko seigarren diskoa izango da.
Asuako Chromaticity Studios-etan grabaturiko zortzi abesti izango ditu, eta horiek pixkanaka aurkezteko asmoa dute.
Violadores de almas bigarren singlearekin doktrinamenduaren kontra agertu dira. Jarraian ikus dezakezue letren bideoa, adimen artifiziala erabiliz egindakoa:
Aurretik, Lucky Like kanta estreinatu zuten, bideoklip dibertigarri batekin: