2024/03/08

Sinner Rage laukote klasikoa azaleratu da

Gasteizko Sinner Rage heavy metal bandak bi abestiz osaturiko maketarekin aurkeztu du bere burua. Chained By Night eta Power Strike dira pieza horiek, Moontower Studios-etan nahastu eta masterizatu dituztenak.

Plataforma digitaletan entzun ditzakezue, eta baita laukotearen Bandcamp atarian ere:

Sinner Rage taldea sortu berria da, eta urtarrilean lehendabiziko kontzertua eman zuten Urban Rock Concept aretoan. Lau musikari hauek osatzen dute: Aritz Martinez (ahotsa), Aritz Yarza (gitarra), Dan Speedhammer (baxua) eta Javi Riñones (bateria).

Hurrengo kontzertuak