2024/04/10

Sinpekado: diskoaren azala eta bigarren singlea

Bizkaiko Sinpekado thrashcore laukoteak 7 lehendabiziko diskoaren xehetasunak aurkeztu ditu. Zazpi bekatu kapitalei egiten dio erreferentzia izenburuak, nahiz eta ez den lan kontzeptual bat izango.

Azala jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. 7
02. La De Negro
03. Sinpekado
04. Nos Vemos En Las Calles
05. Elegidos
06. Ojos Extraños
07. 11 Gramos
08. Destino Final
09. +
10. No Mentiendes
11. Devuelve El Odio
12. Sobrevivir

Horrekin batera, taldearen izen bera duen kanta estreinatu dute letren bideo batekin:

Aurretik, Ojos Extraños lehen singlea aurkeztu zuten.

Dormanth taldeko bi kideren abentura berria da Sinpekado. Lau musikarik osatzen dute: Oscar Del Val (gitarra eta ahotsa), Javi Martinez (bateria), Miguel Angel Richart (baxua) eta Riki Haya (gitarra).

Azken hilabeteotan hiruna abestiko bi EP kaleratu dituzte: Sinpekado eta Sobrevivir.

Hurrengo kontzertuak