2024/02/28

Sinpekado laukoteak '7' diskoaren lehen abestia aurreratu du

Bizkaiko Sinpekado thrashcore taldeak ekainean plazaratuko du 7 iraupen luzeko lehen diskoa. Zazpi bekatu kapitalei egiten dio erreferentzia izenburuak, nahiz eta ez den lan kontzeptual bat izango.

Hamabi abesti izango ditu diskoak eta Ojos Extraños aurreratu dute letren bideo batekin.

Dormanth taldeko bi kideren abentura berria da Sinpekado. Lau musikarik osatzen dute: Oscar Del Val (gitarra eta ahotsa), Javi Martinez (bateria), Miguel Angel Richart (baxua) eta Riki Haya (gitarra).

Azken hilabeteotan hiruna abestiko bi EP kaleratu dituzte: Sinpekado eta Sobrevivir.

Bigarrena jarraian entzun dezakezue:

Estreinako lan laburra, berriz, iazko urte bukaeran aurkeztu zuten:

Hurrengo kontzertuak