2026/10/30

Sixmika taldeak 'After the loss' lan kontzeptuala konpartitu du

Gasteizko Sixmika groove metal bandak After the loss, the five stages of grief lan labur berria sareratu du. Izenburuak iradokitzen duen moduan, bost abesti ditu eta kontzeptuala da.

Doluaren bost faseak kontatu eta kantatu dituzte. Ivan Calleja abeslariak bizi izandakoaren isla da, eta musikara eraman nahi izan du. Azala eta kanta zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. February 18
02. When my demons scream at me
03. The storm you fed
04. Consequences
05. Break me down

Beraien kabuz grabatu dute EP berria, eta Diego Teksuo abeslari zein soinu teknikariak borobildu du.

Doluaren hirugarren faseari dagokion pieza da The storm you fed (Amorrua), eta bideoklip batekin aurkeztu dute. NameOff taldeko Sesi abeslariak parte hartu du.

Arabarrek 2024ko abenduan estreinatu zuten lan laburreko February 18 abestia, hau ere bideoklip batekin.

Sixmika musikari hauek osatzen dute: Ivan Calleja (ahotsa), Alberto Ruiz (gitarra), Jon Onix (baxua) eta Jon Mikel Parrilla (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak