2024/03/03

Sixmika taldearen desio toxikoa

Gasteizko Sixmika groove metal bandak Toxic desire abestiaren bideoklipa estreinatu du. Noemi abeslariaren parte hartzea du, baita bideoan ere.

Alber Sixmika (Duality Design) taldekide eta gidariak zuzendu du. Jarraian ikus dezakezue:

Laukoteak iazko otsailean kaleraturiko The Cure of Violence lan laburrean jaso zuten.

01. The Cure of Violence
02. Voices Inside My Head
03. True Lies
04. Fighter
05. The Pain
06. Toxic Desire

Lana beraien kabuz grabatu zuten. Nahasketa eta masterizazioa, berriz, Iker Bengoarekin egin zuten Gasteizko Silverstar Studios-etan.

Beste bi kanten bideoklipak ere aurkeztu zituzten:

Sixmika - The Cure of Violence

Sixmika - Voices Inside My Head

Arabarrek duela gutxi jarri dute azken lana entzungai plataforma digitaletan.

Hurrengo kontzertuak