2026/06/14

Song Of Anhubis taldeak 'El Vortice en mi' bigarren singlea estreinatu du

Bizkaiko Song of Anhubis gothic metal bandak uztailaren 1ean argitaratuko du Ravaged Rage hirugarren diskoa. Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute, eta hamar pieza izango ditu.

Bigarren singlea aurreratu dute, gaztelaniazko lehena: El vórtice en mi. Bideoklip batekin aurkeztu dute, Nafarroako Olite herriko gazteluan grabaturiko irudiekin. 

Aurretik, Tyranny of the weak lehen singlea plazaratu zuten, bideoklip makur batekin.

Gaur egun, hirukote honek osatzen du taldea: Raquel Reych (ahotsa), Polvareda Johnson (gitarra) eta Ismael Sobrado (baxua). Bateria jotzaile baten bila dabiltza laukotea osatzeko eta zuzenekoak emana ahal izateko.

Hurrengo kontzertuak