2026/09/25

Sorgerth taldeak Metal Fabrikaren denboraldi berria inauguratuko du

Bermeoko Sorgerth brutal death metal taldeak urtean behin taularatzeko ohitura hartu du. Hurrengo kontzertua abenduaren 12an eskainiko dute, Metal Fabrika egitasmoaren XI. denboraldiaren estreinako saioan.

Gernika-Lumoko Astra gunean izango da, eta beste bi talderekin batera ariko dira: Aversio Humanitates madrildarrekin eta Urkara nafarrekin.

Biogenocide iraupen luzeko lehen diskoa 2010ean kaleratu zutenetik, laukoteak entsegu lokalean, itzalean, jarraitu du. Batzuetan modu aktiboagoan, eta beste batzuetan geldoago. 

Datorren urtetik aurrera, kontzertu gehiago eskaintzeko asmoa dute. Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute banda: Andoni (ahotsa), Xabat (gitarra), Txapel (baxua) eta Txema (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak