2024/04/17

Soziedad Alkoholika bandak bateria jotzaile berria aurkeztu du

Gasteizko Soziedad Alkoholika crossover taldeak boskotea berritu du. Mikel Gomez (Lampr3a, Childrain, Dark Code) gipuzkoarra da bateria jotzaile berria, eta ostiralean ariko da beraiekin lehen aldiz Zorrotzako gaztetxean. Gomezek Alfred Berengenaren lekua hartu du.

Gainerako taldekideek ongietorria egin diote: "Musikari aparta da eta sekulako kalitate teknikoa du. Urteak daramatza bateria jotzaile moduan etengabe hazten. Gaur egun, sasoi paregabean dago eta erabat ziur gaude taldearekiko haren konpromisoak gauza on asko ekarriko dizkigula. Batzen gaituen adiskidetasuna alde batera utzita, Mikel gure talde teknikoko kide izan da aspaldidanik. Orain pauso bat aurrera eman eta lehen lerroan kokatuko da atabala astintzeko, Soziedad Alkoholikaren abestiak intentsitate handienarekin jotzeko".

Arabarrek Confrontación (Maldito Records) lan berria kaleratuko dute maiatzaren 10ean. Nestor Urdanpilletak (Eraso!) egindako azala eta abesti zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. Control De Masas
02. Colapso Final
03. Somos Contradicción
04. Traición
05. Enemigo A Las Puertas
06. Basura Patriótica
07. Falsos Dioses
08. Responde Y Golpea
09. Infiltrados
10. Non Zaude?
11. La Sombra De La Duda
12. Justicia O Ley

Dagoeneko horietako bi kanta aurreratu dituzte:

Soziedad Alkoholika - Colapso Final

Soziedad Alkoholika - Somos Contradicción

Hurrengo kontzertuak