2024/04/21

Soziedad Alkoholika kontrolaren aurka eta iraultzaren alde agertu da

Gasteizko Soziedad Alkoholika crossover bandak bide beretik jarraitzen du, aldaketak aldaketa. Maiatzaren 10ean kaleratuko duten Confrontación (Maldito Records) disko berriaren hirugarren singlea estreinatu dute. Letren bideo batekin aurkeztu dute Control de Masas zapaltzailea.

Arabarren ibilbide luzeko hamargarren diskoa Jimmy taldekideak ekoiztu du, eta Haritz Harreguy arduratu da nahasketaz. Diseinua, berriz, Nestor Urdanpilletak (Eraso!) egin du.

01. Control De Masas
02. Colapso Final
03. Somos Contradicción
04. Traición
05. Enemigo A Las Puertas
06. Basura Patriótica
07. Falsos Dioses
08. Responde Y Golpea
09. Infiltrados
10. Non Zaude?
11. La Sombra De La Duda
12. Justicia O Ley

Beste bi aurrerapenak jarraian entzun ditzakezue:

Soziedad Alkoholika - Colapso Final

Soziedad Alkoholika - Somos Contradicción

Boskotea berritu ondoren, musikari hauek osatzen dute Soziedad Alkoholika: Juan (ahotsa), Jimmy (gitarra), Pirulo (baxua), Aitor (gitarra) eta Mikel (bateria).

Hurrengo kontzertuak