2024/02/27

Soziedad Alkoholika prest dago konfrontaziorako

Gasteizko Soziedad Alkoholika crossover taldeak Confrontación (Maldito Records) lan berria kaleratuko du maiatzaren 10ean. Beraien ibilbideko hamargarren diskoa izango da.

Aurrerapen moduan Somos contradicción lehen single melodiko eta zuzena aurkeztu dute. Diskoetxeak hau dio abestiaz: "Taldeak erakusten du konposizioetan beraien amorrua eta energia mantentzen dutela. Ahots oldarkorra eta soinu irmoa dira euren oinarriak, eta ohiko mugak gainditzen jarraitzen dute. Zalantzarik gabe, osagai horiek guztiek, oinarri erritmiko suntsitzaileari eta riff zorrotzei gehituta, argi eta garbi iragartzen dute gainera datorkigun ekaitza".

Jarraian entzun dezakezue:

Hurrengo kontzertuak