2025/11/23

Spotify uztea erabaki dugu, bidegabea delako

Euskal Herriko talde ugarik Spotify utzi eta Musikariak Palestinarekin egitasmoarekin bat egin dute. Tartean dira metala jorratzen duten gutxi batzuk. Spotifyren eta Israelgo teknologia militarraren arteko loturarengatik hartu dute erabakia. Izan ere, Daniel Ek plataformaren buruak 700 milioi euro inguruko inbertsioa egin dio Israelekin harreman zuzena duen Helsing Defense armagintza enpresari.

Guk ere Herriko Burdina gisa denbora generaman gai honen inguruan hausnartzen, eta Spotify baztertzea erabaki dugu. Horrela, genituen bi zerrendak ezabatu ditugu. Plataforma bidegabea eta bidezko merkataritzaren kontrakoa dela iruditzen zaigu, baina betidanik.

Taldeei Spotifyn egoteak ikusgarritasuna eman arren, streaming plataforma multinazionala da dirua irabazten duena. Batez ere, banda arrunten kontura; Euskal Herriko metal talde gehienak. Bestalde, aipatu moduan, Palestinako genozidioa finantzatzen ari da Spotify, eta onartezina iruditzen zaigu.

Hori dela eta, laster Bozgorailua izeneko atala martxan jarriko dugu. Euskal Herriko heavy metal banden argitalpenak eta nobedadeak beste era batera zerrendatuko ditugu. Haien musika entzungai eta ikusgai jarri, eta talde horiek benetan babesteko modua eskainiko dugu.

Hurrengo kontzertuak