
Iruñeko Starbeast hard rock taldea pixkanaka ari da aurkezten Spacebound lehendabiziko diskoa osatuko duten abestiak. Love on the run da hirugarren aurrerapena, eta Meghan Moon kantariarekin batera estreinatu dute.
Boskoteak rock melodikoa nabarmendu du musikalki, eta 1980ko hamarkadako estetika duen bideokliparekin aurkeztu dute. Rodamos Films ekoiztetxeak zuzendu du.
Aurretik aurkezturiko abestiekin egin moduan, beraien kabuz grabatu eta Berriozarko Musiikki estudioetan borobildu dute. Diskoaren azala, berriz, Maite Diez artistak egin du.

Beste bi aurrerapenak jarraian topatuko dituzue:
Starbeast - Playing with fire (hitzen bideoa)
Starbeast - Rise (hitzen bideoa)