
Euskal Herriko Subjugated brutal death metal taldeak urtarrilaren 16an argitaratuko du Inherent Belligerence lehen diskoa, Japoniako Amputated Vein Records zigiluarekin.
Khaos Diktator artistak egindako azala erakutsi dute:

Urrian estreinatu zuten Impenitence discipline lehen singlea, eta jarraian entzun dezakezue.
Gitarrak, baxua eta ahotsa Ebola Room Studios-etan grabatu dituzte. Bateria, berriz, Bergarako ESnSE Studios-etan grabatu dute, eta leku berean egin dituzte nahasketak eta masterizazioa.
Carnivorous Voracity, Gory Delivery, Virulency, Putrid Torso eta Nekrocake bandetan ibilitako bost musikariren oldarraldi berria da: Edgar (bateria), Xabat (gitarra), Oskar (baxua), Igor (ahotsa) eta Turbine (gitarra).