
Euskal Herriko Subjugated brutal death metal bandak urte hasieran kaleratu zuen Inherent Belligerence (Amputated Vein Records) estreinako diskoa.
Oraindik zuzenean aurkeztu ez badute ere, Impenitence discipline abestiaren bideoklip gordina plazaratu dute. Arka Arte Films arduratu da zuzendaritzaz.
Gitarrak, baxua eta ahotsa Ebola Room Studios-etan grabatu dituzte. Bateria, berriz, Bergarako ESnSE Studios-etan grabatu dute, eta leku berean egin dituzte nahasketak eta masterizazioa.
Lana bere osotasunean entzun dezakezue sarean:
Carnivorous Voracity, Gory Delivery, Virulency, Putrid Torso eta Nekrocake bandetan ibilitako bost musikariren oldarraldi berria da: Edgar (bateria), Xabat (gitarra), Oskar (baxua), Igor (ahotsa) eta Turbine (gitarra).