
Elorrioko Sugoi heavy metal taldeak hamabost urteko isilunea eten du Inguma abesti propio berriarekin. Reset bigarren diskoaren aurrerapena da, datorren urtean plazaratuko dutena.
Hamar kanta izango ditu lan berriak, eta Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute. Aldiz, azala jarraian ikus dezakezue:

Musikari ezagunek parte hartu dute bizkaitarren diskoan. Hala nola, Aitor Gorosabel Garai (Su Ta Gar), Carlos Escudero eta Pedro J. Monge (Vhäldemar).
Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute Sugoi banda: Joseba Flores (ahotsa), Mikel Quesada (gitarra eta ahotsa), Mikel Uribe (baxua) eta Jandro Camuñas (bateria) —Txema Quesadaren ordezko gisa—.
2010ean plazaratu zuten Egia? estreinako diskoa, eta, beraz, hamasei urte geroago kaleratuko dute bigarrena.