
Elorrioko Sugoi heavy metal taldeak datorren urtean argitaratuko du Reset bigarren diskoa. Hamar abestikoa izango da eta Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute.
Lan berriaren azala jarraian ikus dezakezue:

Musikari ezagunek parte hartu dute bizkaitarren diskoan. Hala nola, Aitor Gorosabel Garai (Su Ta Gar), Carlos Escudero eta Pedro J. Monge (Vhäldemar). Hain zuzen ere, Gorosabelek kolaboratu duen Itzalpean kantaren zati bat aurreratu dute.
Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute Sugoi banda: Joseba Flores (ahotsa), Mikel Quesada (gitarra eta ahotsa), Mikel Uribe (baxua) eta Jandro Camuñas (bateria) —Txema Quesadaren ordezko gisa—.
2010ean plazaratu zuten Egia? estreinako diskoa, eta, beraz, hamasei urte geroago kaleratuko dute bigarren iraupen luzeko lana.