
Abadiñoko Sweet Rage pop metal taldeak Gau gorria single berria estreinatu du. Christophe Tytgat taldekideak egindako animaziozko bideoklip batekin aurkeztu dute.
Tytgat bera arduratu da kantaren grabazioaz, aurrez plazaratutako abesti solteekin egin moduan. Izan ere, lau dira aurten sareratu dituzten kantak. Jarraian dituzue gainerakoak:
Sweet Rage - Bi Ra Ka
Sweet Rage - Ai Ama
Sweet Rage - We Beti Elkarrekin
Sweet Rage banda Muted zenaren errautsetatik sortu zen. Sei musikari hauek osatzen dute: Crisha Ibarra (ahotsa), Edu Perez (gitarra), Dani Benito (gitarra), Aingeru Guerrero (baxua), Christophe Tytgat (teklatuak eta programazioak) eta Ruben Montoto (bateria).