
Abadiñoko Sweet Rage pop metal taldeak abesti solteekin jarraitzen du errepertorioa osatzen. Isiltasuna entzungo da single berria plataforma digitaletan eta Bandcamp atarian entzungai jarri dute.
Bideoklipa, berriz, 20:00etatik aurrera ikusi ahal izango duzue.
Beste lau dira single solte gisa plazaratu dituztenak, azken hilabeteotan. Horiek denak bandaren sareetan topatuko dituzue.
Sweet Rage musikari hauek osatzen dute: Cris Ibarra (ahotsa), Edu Perez (gitarra), Dani Benito (gitarra), Aingeru Guerrero (baxua), Christophe Tytgat (teklatuak eta programazioak) eta Ruben Montoto (bateria).