2026/09/30

Sweet Rage taldeak 'Ko-loreak' lan berria iragarri du

Abadiñoko Sweet Rage pop metal bandak urriaren 23an argitaratuko du Ko-loreak bigarren diskoa, Baga Biga diskoetxearen bidez. Seikoteak Plateruena - Rock Izar lehiaketa irabazi berri du metal kategorian, eta 2027ko Koba jaialdian parte hartuko dute.

Lan berriari dagokionez, hamahiru abesti izango ditu, eta Christophe Tytgat taldekidea arduratu da grabazioaz, nahasketaz eta masterizazioaz.

Aurrerapen gisa, azala erakutsi dute, eta plataforma digitaletan ikus daiteke kanta zerrenda.

01. Bi Ra Ka
02. Gau gorria
03. Azkarregia
04. Hain ederra
05. Isiltasuna entzungo da
06. Seinaleak
07. Gaztea naiz
08. Basamortua
09. We beti elkarrekin
10. Emaidazu...
11. Gau onena
12. Ai ama
13. Altxa eskuak

Horiek horrela, diskoak 2024tik hona aurkezturiko bederatzi singleak —bizkaitarren Bandcamp atarian entzun daitezkeenak— eta beste lau izango ditu.

Gau onena da estreinatu duten azken abestia, eta bideoklipa jarraian ikus dezakezue:

Sweet Rage musikari hauek osatzen dute: Cris Ibarra (ahotsa), Edu Perez (gitarra), Dani Benito (gitarra), Aingeru Guerrero (baxua), Christophe Tytgat (teklatuak eta programazioak) eta Ruben Montoto (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak