2026/09/01

SYO bandak 'Seinen' abestia ikus-entzunezko batekin estreinatu du

Berrizko SYO (Shut Out You) post metal taldeak Seinen abesti berria entzungai jarri du, animaziozko bideo baten bidez. Carlos Katali arduratu da bideoaz.

Pasa den apirilean, Samsara kanta aurkeztu zuten, Urdulizko Tio Pete estudioetan grabaturikoa Borja Murorekin. Nahasketaz, berriz, Urtzi Iza (Eten Espacio Sonoro) arduratu zen, eta masteriazioaz Estanis Elorza (Doctor Master).

SYO kau musikari hauek osatzen dute: Asier Cosme (gitarra), Mario Cosme (gitarra), Iñigo Ledo (baxua) eta Imanol Bilbao (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak