2026/04/28

SYO bandaren esentzia 'Samsara' abestiarekin erakutsi dute

Berrizko SYO (Shut Out You) post metal taldeak elkarrekin jotzen agertzen diren bideo bat plazaratu du aurkezpen gisara.

Laukoteak Samsara izeneko beraien abestia aukeratu du, eta Urdulizko Tio Pete estudioetan grabatu zuten, Borja Muroren gidaritzapean. Urtzi Izak (Eten Espacio Sonoro) nahastu du eta Estanis Elorzak (Doctor Master) masterizatu.

Bideoa, berriz, Carlos Katalik egin du, eta jarraian ikus dezakezue.

Lehen laburra, ordea, duela bost urte kaleratu zuten, eta bizkaitarren Bandcamp atarian osorik entzun daiteke.

Maiatzaren 16an, Durangoko Koba jaialdiaren baitan antolatu den musika lehiaketan parte hartuko dute, Landako gunean (12:00).

SYO kau musikari hauek osatzen dute: Asier Cosme (gitarra), Mario Cosme (gitarra), Iñigo Ledo (baxua) eta Imanol Bilbao (bateria).

Hurrengo kontzertuak