2022/09/12

Toifelthal bandak boskotea berrosatu du

Nafarroako Toifelthal heavy metal/hard rock taldeak Somo bateria jotzaile berria aurkeztu du. Bateria jotzearekin batera, breakdancer dantzaria da. Somok Mikel Iragik ezustean utzitako hutsunea bete du.

Boskotea berrosatuta, ondorengoak dira egungo taldekideak: Mikel Janices (ahotsa), Carlos Zugasti (teklatuak), Serhii Isaiev (gitarra), Jonathan Solana (baxua) eta Somo (bateria).

Urrian itzuliko dira taula gainera, eta, besteak beste, Iruñeko Rockcollection jaialdian izango dira. Urriaren 14an joko dute jaialdiaren izen bereko aretoan Ethernal eta The Blackening bandekin batera.

Urtarrila bukaeran, Queen of Darkness bigarren diskoa argitaratu zuten. Hamar kantu ditu eta plataforma digitaletan duzue entzungai. Heavy Duty da abestietako bat:

Hurrengo kontzertuak