2021/12/19

Toifelthal taldeak "Queen of Darkness" diskoa plazaratuko du urtarrilean

Nafarroako Toifelthal heavy metal bandak urtarrilean kaleratuko du Queen of Darkness bigarren diskoa. Hamar abesti izango ditu; intro bat, ingelesez abesturiko zortzi kantu propio eta alemanieraz abesturiko beste bat. Azala, berriz, Ana Aguirre Lamasek egin du eta jarraian ikus dezakezue.

Lan berria Alberto Porresekin grabatu dute Iruñeko Estudios K grabazio estudioan. "Bigarren disko hau landuagoa da, hobeto ekoiztua dago. Lan helduagoa da, nahiz eta musikalki aurrekoaren antzekoa izan. Hau da, eklektikoa. Hori bai, heavy metal klasikoa du oinarri", azaldu du taldeak.

Otsailaren 19an egingo dute diskoaren aurkezpena Iruñeko Cavas aretoan, The Faithless bandarekin batera.

Hurrengo kontzertuak